ARGAZKIAK

Paella lehiaketarekin ekin diote Amurrioko Jaien motorrak berotzeari

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko abu. 11a, 14:48

Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta, paella txapelketa egin dute gaur Amurrioko parkean, biharko txupinazo egunaren aurrekari. Eguraldia lagun, ehunka lagun elkartu dira parkeko gerizpean.

Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatutako egitarauak arratsaldean ere izango du segida. Haurrentzako jolasak egingo dituzte parkean, eta 21:00etan txupinazo herrikoia jaurtiko dute.

Musika eskaintzarik ere ez da faltako. Ugarte Otxoteak herriko kaleak alaituko ditu 19:00etatik aurrera. 21:15ean, ordea, Gheiser, Akuerdo Sindikal eta DJ Desi eta Presi taldeak arituko dira txosnagunean.

Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide