ARGAZKIAK

Haurrak eta nagusiak izan dira igande goizeko protagonistak Amurrioko Jaietan

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko abu. 13a, 15:43

Ekintzaz beteriko goiza izan da gaurkoa Amurrioko jaietan. Haurrak eta nagusiak izan dira protagonistak, baina herritar orok izan du egitarauaz gozatzeko aukera.

Goiz oparoa izan da honakoa Amurrioko jaietan, eta herriko nagusiak eta haurrak izan dira protagonista nagusiak. Amurrioko pertsona helduenei aginte maikila ematearekin batera abiatu dute goizeko egitaraua.

Sukaldari eta ikusle ugari bildu ditu Juan Urrutia plazan Su Gozotan elkarteak antolaturiko marmitako txapelketak. Elexondo kalean aldibereko xake partidak jokatu dituzte, eta haurrentzako jolas-parke erraldoia prestatu dute Guk eskultura inguruan.

Nagusienek ere ez dute aspertzeko tarterik izan. Juan Urrutia plazan dantzaldia eskaini diete, jai-kuadrilletako ordezkarien konpainian, eta frontoian anaitasun bazkariaz gozatu dute gero.

Arratsaldean ekintza gehiago

Arratsaldean ere aurrera jarraituko du egitarauak, eta musika eskaintza izango da nabarmenena. Belgorri talde amurrioarrak kontzertu ibiltaria eskainiko du 19:00etan, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta. Txosnagunean, aldiz, Txapelpunk, Perlata eta DJ True Tox ikusteko aukera egongo da.

Hemen ikusi daiteke egunez eguneko egitaraua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide