San Roke baseliza izan da gaur Amurrioko jaietako erdigunea

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko abu. 16a, 15:11

Amurrioarrek San Roke baseliza ingurura eraman dute festa-giroa gaur. Goizean goizetik abereen azoka kokatu dute ermita inguruko zelaietan. Eguerdian, aldiz, meza egin dute. Aiara Dantza Taldearen LVII. Aurresku eta Fandango eta Arin-arin Txapelketak erakarri ditu ikusle gehien.

San Roke eguna ospatzen ari dira gaur Amurrion eta, ohiturei jarraituz, izen bereko baselizara eraman dute festa-giroa goizean goizetik. Santuaren igoerak abiatu du eguneko egitaraua. Ermita inguruetan abereen erakusketa egin dute, eta eguerdian meza sakratua ospatu dute dozenaka fededunen aurrean.

Aiara Dantza Taldeko kideek ere ez diote hutsik egin urteroko hitzorduari. LVII. Aurresku eta Fandango eta Arin-arin Txapelketak maila altuko dantzariak elkartu ditu San Roken.

Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide