ARGAZKIAK

Irudimen uholdea ekarri dute karrozek Amurriora

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko abu. 17a, 01:06

Amurrioko jai-kuadrillek karrozen desfilea ospatu dute gaur gauean herriguneko kaleetan zehar. Irudimenez, musikaz eta dantzaz beteriko gaua sortu dute.

Aste luzeetako lanaren ondoren, Amurrioko sei jai-kuadrillek euren lanaren emaitza jendaurrean aurkezteko aukera izan dute urteroko karroza desfilean. Askotariko gaiak aukeratu dituzte gaua girotzeko.

Euskotarrak kuadrillak Egipto hartu du gaitzat aurtengo karroza muntatzeko, eta hainbat koreografia prestatu dituzte dozenaka kideren artean ibilbidean zehar dantzatzeko. Koreografiak izan dira ere Dantza Lagunak kuadrillaren gurdiaren osagai nagusia; Charlie eta Txokolate Fabrika pelikulako koreografiak hain zuzen ere.

Trot-Art kuadrillak Txinan inspiratutako gurdia egin du, eta El Bolik musika elektronikoko festibal bat irudikatu du. Txabolakoak kuadrillak jaialdi bat irudikatu du ere, baina kasu honetan espazioan girotutakoa, estralurtarrez mozorrotuta. Azkenik, Herriarenak kuadrillak uda-giroa ekarri du Amurriora, "jai-herrikoien alde bustitzeko" leloa aldarri.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide