Iguarrakoa agurtuta, amaiera eman diete Amurrioko jaiei

Aimar Gutierrez Bidarte 2023ko abu. 18a, 11:29

Sei festa egunen ostean, amaierara iritsi dira aurtengo Amurrioko jaiak. Iguarrakoa su-artifizial artean agurtuta, datorren urteko edizioaren zain geratu dira amurrioarrak.

Bukatu dira Amurrioko jaiak. Dozenaka herritar batu dira Juan Urrutia plazan Iguarrakoari azken agurra eskaintzeko. Su-artifizial eta bengalen artean agurtu dute jaietako ikurra.

Iguarrakoaren despedidaren aurretik egun bizia izan dute Amurrioko bizi-lagunek. Goizean San Roke baselizan elkartu dira, Mendiko Lagunak taldeak antolatutako patata-tortilla lehiaketan. Arratsaldean, aldiz, Herriarenak kuadrillak antolaturiko mus eta briska txapelketa, Patxi Perezen dantza-plaza eta zezensuzkoa izan dira ekintza nagusiak. DJ Xaiborrek izan zuen 2023ko jaietako azken abestiak jarri eta dantzatzearen ardura.

Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide