Galder Barbado amurrioarraren urtebetetze eguna izan zen atzo. Horregatik, Zaballako espetxean preso dagoen gaztea zoriontzeko talde argazkia atera zuten iluntzean dozenaka lagunek Amurrioko plazan, euskal preso politikoen aldeko ostiraleroko elkarretaratzea probestuz.
Irailaren 30ean atxilotu eta espetxeratu zuten Barbado, Aitor Zelaiarekin batera. Bi gazteak Gasteizko Gobernu Militarrean azaldu ziren, espetxean boluntarioki sartzeko epea iraungita. Audientzia Nazionalak ezarritako lau urteko espetxe zigorra betetzen ari dira orduz geroztik, Zaballako kartzelan.
Espetxeratua izan aurretik Aiaraldea Komunikabidean elkarrizketa luzea eskaini zuen Barbadok, 2019ko otsaileko atxiloketarekin abiatutako prozesu judizial luzearen nondik norakoak aletzeko: