Historikotzat jo du Amurrioko Udal Gobernu Taldeak atzo onartutako aurrekontua: 28 milioi euro

Aitor Aspuru Saez 2024ko urt. 26a, 10:20

Atzoko udal osoko bilkuraren irudia.

28.298.702,29 eurokoa da 2024ko aurrekontua eta EAJ eta PSE-EEren bozkekin egin du aurrera. EH Bilduk aurka egin zuen, irragarri bezala.

Amurrioko udalbatzak 28.298.702,29 euroko aurrekontua onartu zuen atzo. Jeltzaleek eta sozialistek, hau da, udal gobernu taldeko alderdiek, babestu zuten egitasmoa eta azpimarratu zuten herrian inoiz landu den aurrekonturik handiena izango dela. EH Bilduk, aldiz, aurka egin zuen.

Udalak oharra zabaldu du azaltzeko gastu garrantzitsuenak nola bideratuko dituzten:

  • 850.000 euro inguruko partida familientzat, irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat eta hainbat elkarterentzat, hala nola hezkuntza-, kirol-, boluntariotza- eta gazteria-elkarteentzat, kultura-, auzokide-elkarteentzat, adinekoentzat, euskara sustatzeko, ingurumena hobetzeko, merkataritza-, gizarte- eta laguntza-arloetarako.
  •  1.250.000 euro inguruprestakuntza eta enplegua sustatzeko, bai eta merkataritza, turismoa eta udalerriko enpresa txiki eta ertainak sustatzeko ere.
  • 156.000 eurotik gora Berdintasun planak dituen helburuak betetzeko.
  • 1.600.000 euro epaitegian aparkaleku berri bat eraikitzeko Armuru errekan lehengoratze ekologikoa eta jasangarria egiteko, auzoetan obrak egiteko eta Araba kalean autobus-geltoki beorritzaile bat sortzeko.
  • 250.000 euro bideratuko dira ikastolaraino bidegorria eraikitzeko.
  • 240.000 euro aurrekontu parte-hartzaileetarako.
  • 30.000 euro Aiara eta Frontoi kaleak oinezkoentzat egiteko.
  • 50.000 euro landa-bideak egokitzeko.
  • 30.000 euro esleituko dira haur-parkeetako lurzoru-aldaketetarako.
  • 15.000 euro Foru kaleko kanpoko igogailu panoramikoa Dionisio Aldamarekin aldatzeko eta hobetzeko.
  • 4.100.000 euro baino gehiago erabiliko dira Izartzako Ingurumen Zentroa egokitzeko.
  • Eguneko Arretarako Landa Zentroa) berria eraikitzeko. Zentro horrek 25 pertsonarentzako edukiera izango du, eta gaur egun, berriz, 15 pertsonarentzat. Guztira, 2.400.000 euro baino gehiagoko kostua izango du.
  • Eguneko Arretarako Landa Zentro berriak -zentro horrek 25 pertsonarentzako edukiera izango du-, guztira, 2.400.000 euro baino gehiagoko kostua izango du.
  • Ia 230.000 euro Zabaleko eta Mendiko eskoletarako eta haurreskolen egokitzapenerako eta ekipamendurako, udal-igerilekuetako instalazio fotovoltaikorako, baita Bañuetako espazioen barne-eraberritzeko ere.
  • 1.300.000 euro Foru kaleko eraikina birgaitzeko, etorkizuneko zentro soziokulturalerako.
  • Goikolarra auzoko etxebizitzak birgaitzeko proiektuak, 6.000.000 euroko aurrekontu-kreditua izango du.

Aurrekontuen balorazioari dagokionez, "Onartutako aurrekontuak pertsonak jartzen ditu udal-politiken erdigunean. Aurrekontuaren % 52 herritarrentzat, amurrioarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuentzat eta gure bizilagunen sustapena lortzeko erabiliko da", adierazi du Txerra Molinuevo alkateak.

David Romero zinegotzi sozialistaren aburuz, "aurrekontu hauek erakusten dute zerbitzu publikoen blindajean aurrera egiteko borondatea dugula, herritarren beharrei erantzunez eta udalerria kohesionatuz, eta epe labur eta ertainean agerian utziko diren politika eraldatzaileak bultzatuz".

EH Bildu kontra

EH Bilduk, ordea, iragarritakoa bete eta Udal Gobernu Taldeak aurkeztutako egitasmoaren aurka bozkatu zuen. Bere jarrera bi ildotan oinarritu zituen. Alde batetik, aste honetan prentsa ohar bidez azaldutakoan. Horren harira, alkateak, nabarmen haserre, erantzun zien euren argudioak aldarrikapen sindikalak direla eta badirudiela LAB sindikatuak agintzen diola koalizioari.

Bestetik, Jon Berganza Urruela EH Bilduko bozeramaileak zalantzak azaleratu zituen inbertsioen inguruan. Izan ere, alkateari aipatu zion aginten makila hartu zuenean 5 milioi euroko soberakinak zituela eta jasotako obrak guztiak amaituko balira, hutsean geratuko direla soberakinak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide