Aste amaiera bizia izan du Aiaraldeak drogen kontrako polizia operazioei dagokienez. Ostegunean eta larunbatean Laudion eta Orozkon egon ziren horrelakoak eta atzo, aldiz, Amurrion gertatu zen.
Zehazki, 16:15ean Ertzaintzaren hiru patruila herriguneko taberna baten terrazara bertaratu ziren eta han zeuden bezeroak miatu eta identifikatu zituzten. Ondorioz, bost herritarren kontrako zigor aktak ireki zituzten agenteek, drogak edukitzeagatik.
Ertzaintzaren prentsa kabineteak azaldu dio Aiaraldea Komunikabideari prebentziorako operazioa izan zela atzokoa. Hau da, ostegunean Lanbide Heziketa ikastetxearen parean egin zutenaren mota berekoa.