Ertzaintzaren hiru patruilak (gutxienez) hainbat gazte identifikatu eta miatu zituzten atzo 12:15ean Laudioko Lanbide Heziketako inguruetan. Poliziaren prentsa bulegoak adierazi dio Aiaraldea Komunikabideari drogen prebentziorako esku hartzea izan zela, baina ez zutela inoren aurkako salaketarik jarri.
Urtarrilean bertan antzeko hainbat egitasmo izan ditu Ertzaintzak Laudion. Urtarrilaren 24an Lamuza Parkean eta Lanbide Heziketan bertan egon ziren agenteak eta pertsona bat atxilotu zuten. Hori baino lehen, urtarrilaren 19an, hainbat lagun zigortu zituen poliziak, herriguneko bi tabernetan sarekada eginda.
Iaz ere Laudion zein Amurrion isun ugari abiatu zituen Ertzaintzak drogen trafikoa edo kontsumoa dela medio.