Gaur amaituko da Etorkizuna taldearen Kirol Kanpusean izena emateko epea

Aimar Gutierrez Bidarte 2024ko mar. 11a, 12:44

Aste Santuko oporretan futbol kampusa antolatuko du Etorkizunak. / Chris Gomez

Amurrioko Etorkizuna Futbol Taldeak Aste Santuko Kirol Kanpusa antolatuko du aurten berriro ere. Gaur bukatuko da bertan izena emateko epea, eta 2017 eta 2010 urteen artean jaiotako gazteak batu ahalko dira.

Aste Santuko Kirol Kanpusa antolatuko du Etorkizuna Futbol taldeak aurten ere. Urteetako hutsunearen ondoren iaz berreskuratu zuten kanpusa antolatzeko ohitura, eta ekimenaren balorazio "oso positiboa" egin zuten. “Futbolaren bitartez hainbat balio transmititu nahi izan genituen: kiroltasunez jokatzea, disfrutatzea, taldean aritzeko jarrera egokia izatea… eta lortu genuela esan dezakegu”. 

Iazko emaitza onaren ondoren, aurten ere, Pazko asteko lau egunetan kirol ekimenaz  gozatzeko aukera izango dute 2017 eta 2010 urteen artean jaiotako eskualdeko gazteek; apirilaren 2tik 5era hain zuzen ere. Kanpusa Amurrioko Refor kirolgunean egingo dute 9:30etatik 13:30etara.

Aurten ere iazko ildotik jarraitu nahi dute futbol entrenamenduak eta kirol-ekinzta ludikoak uztartuz. Gainera, atezainentzako entrenamendu espezifikoa ere eskainiko dute bertan.

Izena emateko azken eguna

Aste Santuko Kanpusean interesa duen orok gaurkoa du izena emateko azken eguna. Inskripzioak 75 euroko prezioa izango du, eta 50 euro batera izena ematen duten anai-arreben kasuan. Prezio horren barruan sartu dute parte-hartzaile guztiek jasoko duten ekipazioa, asegurua edota argazki-sorta.

Bi bide daude izena emateko. Lehenengoa Internet bidez, Etorkizuna taldearen helbide elektronikoaren bidez: etorkizunaamurrioko@gmail.com. Bigarren bide bat ere jarri dute abian, 674 731 415 telefonora deituta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide