ARGAZKIAK

Gogotsu eutsi diote euskararen aldeko lekukoari Amurrion

Aimar Gutierrez Bidarte 2024ko mar. 22a, 17:14

Duela bi urte Korrikaren 0. kilometroa egin zuten Amurrion. Aurten, ordea, lasterketa Irundik abiatu osteko 2.051. kilometroan heldu diote amurrioarrek euskararen lekukoari, gogo eta ilusio berarekin.

Duela bi urte Korrikarren 22. edizioaren protagonista nagusietako bat izan zen udalerria, bertatik abiatu baitzen euskararen aldeko lasterketa erraldoia. Amurrioko AEK euskaltegiko kideek nekez ahaztuko dute egun hura: 2022ko martxoaren 31.

Neguko eguraldia nagusi eta euri-jasa erraldoiaren azpian, Juan Urrutia Plazan eman zituen Korrikak lehenengo urratsak. Hain zuzen ere, euskaltegiko irakasleek izan zuten lehenego metro horietan lekukoa eusteko ardura, irribarrea ahotan eta malkoei ezin eutsirik.

Aurten 0. kilometroan ez eta 2.051. kilometroan batu da Amurrio euskararen aldeko ekimen erraldoira.  Guztira, hamar kilometro egin ditu herriko kale eta errepideetan barrena, lekukoa Luiaondoko bizilagunei luzatu aurretik.

Hauek izan dira Amurrioko lekuko eramaileak:

  • 2051. Km – Gure Esku Dago / Nagusilan
  • 2052. Km – Tubacex-Aceralavako Euskaltzaleak
  • 2053. Km – Inauxa-Mubea Komitea
  • 2054. Km – Aiara Antrexatak Dantza Taldea / IES Zaraobe
  • 2055. Km – Aresketa Ikastola / Amaurre Ikastetxea
  • 2056. Km – Amurrioko Udala / Mendiko Eskola eta IGA-AMPA
  • 2057. Km – Izan Amurrio / Amurrioko AEK
  • 2058. Km – Zabaleko Ikastetxea
  • 2059. Km – Aiaraldeko Hezkuntza Publikoa Bizirik
  • 2060. Km – Tubos Reunidoseko LAB
  • 2061. Km – Ohiturak Elkartea / Etxerat

Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte eta AEK

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide