Aiara Dantza Taldearen emanaldiak girotu du Andra Mari eguneko arratsaldea

Txabi Alvarado Bañares 2024ko abu. 16a, 14:09

Bihar arte luzatuko dira Amurrioko jaiak. Hemen ikusi daiteke egitarau osoa. 

Aurreko egunetan baino giro lasaiagoa bizi izan zen atzo Amurrioko jaietan, baina egon zen zertaz gozatu, goizez zein arratsaldez. Aiara Dantza Taldea izan zen eguneko protagonistetako bat, bertako kideek ohiko emanaldia eskaini baitzuten Juan Urrutia plazan, ehunka lagunen aurrean. Aurten 40 urte bete ditu taldeak eta, hori dela eta, bertatik igaro diren herritar guztiei eskerrak emateko baliatu zuten saioa. 

Babiora igoera oxigeno gabe

Txosnagunean, aldiz, oso bestelako ekintza batez gozatzeko aukera egon zen arratsaldean zein iluntzean: "Babiora igoera oxigeno gabe" jokoa. Garagarado kutxak bata bestearen gainean jarrita gorago nor iritsiko neurtzean datza lehiaketa. 19:00etan haurren txanda izan zen, eta 21:30ean helduena. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide