
Hiru urterako luzatu berri du Iker Larrazabalek Baikorekin duen kontratua. Otsailean debutatu zuen pilotari amurrioarrak profesional gisa eta, azken albiste hau ikusita, oraindik bide luzea geratzen zaiola aurreikusi daiteke.
Larrazabalek berak azaldu du denboraldi ona izaten ari dela. “Serie Bko Txapelketetan, Binakako finalera iritsi ginen eta Buruz Burukoa irabazi nuen, eta ditudan aukera guztiak aprobetxatzen saiatzen ari naiz”:
Larunbatean izan zuen orain arteko azken mugarria gazte amurrioarrak, Artola ordezkatuta Lekeition jokatutako CaixaBank Masterseko sailkapen ligako azken jardunaldian.