
Magia galaren II. edizioa eskainiko du Peio Rivasek Amurrio Antzokian abenduaren 21ean, 19:00etan.
Bigarren edizio honetan, lehenengoan ez bezala, Tiziano Cellai Italiako azken magia txapeldunak ere parte hartuko du, Florentziatik bertaratuko dena. Manolo Costak eta Mindanguillok ere parte hartuko dute, Elxetik etorritako magia komikoko azken txapeldun europarrak.
Euskal Herriko magorik onenetako batzuk ere bertan izango dira, hala nola Jon Zabal eta Imanol Ituiño. Lehena mentalista ospetsuenetakotzat jotzen dute mago guztiek. Bigarrenak, aldiz, 2014an eskuratu zuen Espainiako Magia Sari Nazionala, eta estatu osoan zehar ibiltzeko aukera izan du horri esker, gehien gustatzen zaiona eginez: magia eta umorea.
Iaz eskaini zuen Peio Rivasek magia ikuskizuna lehenengo aldiz Amurrio Antzokian, Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko beste lau magorekin batera. Aurten, Espainiako Estatutik kanpoko magoak ere ekarriko ditu.