
Abenduaren 22ko Amurrioko Nazioarteko Krosa gero eta hurbilago dago eta astelehenean bertan ireki zuten izena emateko epea. Hain zuzen, hemen bete daiteke inskripzioa.
Berez, lasterketaren VI. edizioa izango da aurtengoa, baina lehenengo aldiz izango du nazioarteko izaera. Horrek esan nahi du senior kategorian atleta profesionalak lehiatuko direla eta ETBn emitituko dutela.
Momentuz, 80 parte hartzailek eman dute izena jadanik, baina urtero 600 kirolarik inguru parte hartzen dutela aintzat hartuta, antolatzaileek espero dute kopurua 700 kidetik gertu egotea.
Izan ere, Pablo Mas Oinkariak taldeko ordezkariak azpimarratu du nazioarteko mailara heldu izanak ez dituela lasterketaren helburuak aldatu: "Guztiontzako proba da hau, berdin dio adina edo maila. Lasterketa herrikoia eta inklusiboa ere egingo ditugu. Hau da, nahi duen kirolari orok parte har dezake krosean".
Aipatu beharra dago antolakuntzak saria jaso zuela irailean proba hau prestatzen egiten duen lanagatik.