
Omenaldia egin zioten igande eguerdian Manu Mendigureni. Guk eskulturaren parean elkartu ziren dozenaka lagun, eta parkean gora jo zuten jarraian, txistularien atzetik. Bertan oroitu zuten 2020. urtean zendutako txistularia.
Zuhaitz bat landatu zuten bere omenez, eta lore eskaintza egin zioten senideei. Ondoren, hainbat abesti kantatu zituzten, Amurrioko Txistuzaleak Elkarteko eta Ugarte Otxoteko kideen laguntzarekin.
Honakoa ez da antolatzen duten gisa horretako lehen ekimena, oroimen kontzertua ere antolatu izan baitute lehenago amurrioarraren omenez.