
Amurriora itzuli dira AMA Desokupa enpresako kideak, "familia bat etxegabetzeko". Hala salatu dute hainbat eragilek sare sozialen bidez. SOS Aiaraldea plataformak Aiaraldea Komunikabideari adierazi dionez, eguerdiko ordubatak aldera jaso dute lehen abisua, horretarako prestatutako telefono zenbakiaren bidez.
Aiaraldeko Gazte Koordinadora Sozialistak, bere aldetik, "Arkune taberna albora" bertaratzeko deia luzatu du eguerdiko ordubiak aldera, enpresako kideak bertan zeudelako:
ADI!
— Aiaraldeko GKS (@GKS_aiaraldea) May 28, 2025
AMA Desokupa enpresa faxista Amurriora bueltatu da eta familia bat etxegabetu nahi dute.
Gerturatu Arkune Taberna ondora!
Faxismoari aurre egin! pic.twitter.com/3Kr2EiOiSU
Adi egoteko deia luzatu dute aipatutako eragileek. SOS Aiaraldea plataformak hainbat argibide zabaldu ditu desokupazio enpresari aurre egiteko, eta berriz jarri du herritarren eskura abisuak pasatzeko whatsapp zenbakia: 645 96 59 20.
🔴 ADI! 🔴
— Aiaraldeko Greba Batzordea (@AiaraldeaGreba) May 28, 2025
AMA Desokupa enpresa Amurriora itzuli da familia bat etxegabetzeko asmoz.
📲 Ikusten badituzu, ezer baino lehen, pasa abisua whatsapp zenbaki honetara 👉 645 96 59 20
Desokupa Aiaraldetik kanpora! Ez dira pasako! ✊✊✊ pic.twitter.com/tnM75Epi0T
Iragan maiatzaren 13an agertu ziren AMA Desokupako kideak lehenbiziko aldiz Amurrion. SOS Aiaraldeak salatu zuenez, familia bat etxegabetzera bertaratu ziren herrira Granadako enpresako kideak, baina ez zuten euren helburua betetzerik izan. Handik bost egunera hartu zuten bueltako hegazkina, eta enpresako buruak berak (Angela Mendoza) aitortu egin zuen euren aurkako kanpainak eragina izan zuela.