Etxebizitza Aiaraldean

AMA Desokupa enpresaren arrastorik ez Amurrion, iragan astean hainbat talka izan ostean herritarrekin

Txabi Alvarado Bañares 2025ko eka. 3a, 20:45

Iragan ostegunean talka egon zen hainbat herritarren eta desokupazio enpresako kideen artean. / GKS Aiaraldea

Tentsio uneak bizi izan ziren ostegunean San Anton plazan, hainbat herritarrek desokupazio enpresako kideak eta etxearen jabeak elkarrekin ikusi zituztenean. 

Iragan asteko asteazkenean salatu zuten granadako AMA Desokupa enpresa Amurriora itzuli zela "herriko familia bat etxegabetzeko asmoz". Egun horretan bertan hainbat jende mobilizatu zen herrian desokupazio enpresari aurre egiteko, Aiaraldea Komunikabideak jakin izan duenez. 

Baina talka nabarmenena ostegun arratsaldean izan zen. Egun horretan, dozena bat herritar bertaratu ziren San Anton plazara, han zaudelako AMA Desokupako kideak, etxearen jabeekin hitz egiten. Ertzaintza zein udaltzaingoa agertu ziren, baina tentsioak ez zuen gehiagora jo. Handik minutu batzuetara plazatik joan ziren desokupazio enpresako kideak eta etxearen jabeak, Aiaraldeko Gazte Koordinadora Sozialistak sare sozialen bidez jakinarazitakoaren arabera.

AMA Desokupa enpresako buruak (Angela Mendoza) bere sare sozial pertsonaletan salatu zuen ostegunean gertatutakoa. Bere hitzetan, enpresako kideek mehatxuak, "gorroto delituak", irainak eta bestelako jazarpenak jasan izan dituzte Amurrion igaro dituzten egunetan.

Aiaraldea Komunikabideak jakin izan duenez, AMA Desokupa enpresako buruak (Angela Mendoza) bere sare sozial pertsonaletan salatu zuen ostegunean gertatutakoa. Bere hitzetan, enpresako kideek mehatxuak, "gorroto delituak", irainak eta bestelako jazarpenak jasan izan dituzte Amurrion igaro dituzten egunetan, baina ziurtatu zuen euren jardunarekin jarraituko zutela. 

Hala ere, ordutik hona, ez da bestelako tentsio gertakaririk jazo, ez behintzat modu agerikoan. GKSk sare sozialetan azaldu duenez, iragan ostegunean "faxista horiek herritik botatzea" lortu zen, baina "argi" dute itzuliko direla.

Gauzak hala, "faxismoaren aurrean antolatzeko" deia luzatu du eragile horrek, "itzultzen direnean erantzun ahal izateko". Horri begira, desokupazio enpresei buruzko hitzaldia antolatu dute datorren ekainaren 13rako, Amurrioko San Anton plazan bertan. 

Aiaraldeko Greba Batzordeak, bere aldetik, WhatsApp zenbakia du martxan, desokupazio enpresari presentziari buruzko abisuak jaso ahal izateko: 645 96 59 20.

Bigarren bisita hilabete bakarrean

Iragan maiatzaren 13an ikusi zituzten lehenego aldiz AMA Desokupako kideak Amurrion, baina handik bost egunera itzuli ziren Granadara, enpresako buruek eurek emandako informazioaren arabera. Orduko hartan, Angela Mendozak berak aitortu zuen euren aurka eginiko presioak bultzatu zituela bueltako hegazkina hartzera. 

Handik astebetera itzuli ziren Amurriora, baina bigarren saiakera horretan ere ez dute euren helburua lortu. Ikusteke dago beste saiakerarik egingo duten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide