Margoketak egin dituzte Amiantec enpresan, Mohamed Lazraquen heriotzaren "erantzule zuzena" dela salatzeko

Erredakzioa 2025eko uztailaren 17a

Zabaldutako bideoaren fotograma bat.

Lan Ikuskaritzak ondorioztatu du ez dirudiela Urduñako bizilaguna inora lotua zegoenik 8,5 metroko altueratik erori zenean. 

Iragan astean azaleratu zen hedabideetan Lan Ikuskaritzak erruduntzat jo duela Amiantec 3000 enpresa Mohamed Lazraq urduñarraren heriotzagatik. Hori salatzeko ekimena egin dute konpainiak Amurrion duen pabilioian. Margoketak egin dituzte enpresaren auto eta paretetan, iaz jazotako lan heriotzaren "erantzule zuzena" dela nabarmentzeko. 

Ernai Aiaraldeak zabaldu du ekimenaren bideoa sare sozialen bidez:

Lan Ikuskaritzaren txostena ez da publiko egin oraindik baina, plazaratutako informazioaren arabera, Ikuskaritzak ondorioztatu du Mohamed Lazraq 8,5 metroko altueratik erori zela, eta ez dirudiela inora lotuta zegoenik. 

Gainera, urduñarrarena ez zen kasu isolatua izan. Aiaraldea Komunikabideak Amiantec 3000ko hainbat langile ohirekin hitz egin zuen lan heriotza gertatu berritan, eta antzeko gertakariak kontatu zituzten guztiek Amurrioko enpresako lan baldintzen inguruan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide