Ate joka daude Amurrioko Jaiak. Gaur goizean egindako prentsaurrekoan udalerriko festetarako antolatutako egitarauaren berri eman du Udalak. Guztira, ehun jarduera baino gehiago prestatu dituzte "kaleak musikaz, antzerkiez, kirolez eta herri ekitaldiez betetzeko".
Ofizialki festak abuztuaren 12an hasiko badira ere, abuztuaren 9tik aurrera murgilduko dira amurrioarrak festa-giroan, urtez urte geroz eta arrakasta handiagoa duten paella eta marmitako txapelketei esker. Gainera, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak musika eskaintza prestatu du txupinazoaren aurreko larunbat gaua girotzeko.
Hain zuzen ere, musika eskaintza zabala izango da aurtengo Amurrioko Jaietako ezaugarrietako bat. Abuztuaren 14an Dupla eta Tanxungeiras talde ezagunak arituko dira Juan Urrutia Plazan. Tokiko musikariek ere protagonismoa izango dute jaietako oholtza gainean: Laztana Laztana, Not, Ziztada eta Rlantz, Txapela Brava...
Txosna solidarioa
Azken hiru urteetako esperientziari jarraipena emanez, Amurrioko kirol elkarteek Txosna Solidarioa jarriko dute Juan Urrutia plazan, abuztuaren 12, 14 eta 16an. Iaz ia bost mila euro bildu zituzten Hodeilargi elkartearen alde.
Aurten bildutako dirua ASFAPEra bideratuko dute, perthersen gaixotasuna duten familiak elkartzen dituen elkartera. Gaitz horrek nekrosia eragiten du femurraren buruan, eta 3 eta 12 urte arteko haurrek pairatzen dute, nagusiki.
EGITARAU OSOA
Abuztuak 2, larunbata
18:00 // Santuaren jaitsiera
Abuztuak 9, larunbata
11:30 // Paella lehiaketaren hasiera, parkean, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta
14:00 // Paellen aurkezpena Bazkaria eta paella lehiaketaren sari banaketa, parkean, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta
16:00 // Bingo musikatua, parkean, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta
19:00 // Indarkeria matxisten prebentzioa, sentsibilizazio eta arreta gunea, Larrinagako oinezkoen gunean
21:00 // Emakumeen bikoteen arteko jaialdia, Udal pilotalekuan, Pelotazale Klubak antolatua
22:00 // La Txama, Biziraun erromeria eta DJ Desi eta Presi!, parkean, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta
Abuztuak 10, igandea
09:30 // XIV. Marmitako Lehiaketa, Juan Urrutia plazan, Amurrioko Su-gozotan elkarte gastronomikoak antolatuta
11:00 // Haurrentzako ur-jolasak, udako igerilekuetan
12:00 // La Magumbo Brass Band
13:00 // Marmitako lehiaketako kazolen aurkezpena
14:00 // Marmitako lehiaketaren sari-banaketa
19:00 // Skate erakustaldia, Bañuetaibarko zelaian
09:30 // Zinema kalean, barrezko proiekzio laburrak, udako igerilekuetan
Abuztuak 11, astelehena
11:30 // Amurrio Hiria Pilota Txapelketaren finalak, Udal pilotalekuan Pelotazale Klubak antolatua
20:30 // Garikoitz Mendizabal & Gorka Hermosaren kontzertua, Santa Maria elizan, Musika Klasikoko Zikloa,
22:00 // Arabako Foru Aldundia Profesionalen arteko pilota partida: Larrazabal-Eskiroz eta Urrutikoetxea-Imaz, Udal pilotalekua
Abuztuak 12, asteartea
13:00 // Kuadrillen aurkezpena, Juan Urrutia plazan
17:00 // Txapela jaurtiketa , Iturralde kalean
18:30 // Pregoiaren irakurketa, San Antonen Lagunen eskutik, udaletxeko aretoan
18:45 // Kuadrillen ordezkarien aurkezpena, Udaletxean
19:00 // Txupinazoa eta Iguarrakoaren jaitsiera. Jarraian, kuadrillen kalejira Battuere batukadarekin eta Mariaka eta Marigabon erraldoiekin
19:00 // Indarkeria matxisten prebentzioa, sentsibilizazio eta arreta gunea, Larrinagako oinezkoen gunean
21:00 // Etxebarria aita-seme trikitilariak, Eskauten txosnan
21:30// La Pergola orkestra, Juan Urrutia plazan
22:00 // Laztana Laztana, Juan Urrutia plazan
22:00 // DJ Reimy ibiltaria, Txosnagunetik hasita, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta
23:45 // Oxabi erromeria, Juan Urrutia plazan
02:30 // Dj Oihan Vega, Juan Urrutia plazan
Abuztuak 13, asteazkena
10:00 //Amurrioko haurren zupakiak jasoko dira Iguarrakori emateko, Udaletxearen sarreran
10:30 // Hiribilduko pertsona zaharrenari makila ematea, Udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Jarraian, trikitiarekin paseoa elizaraino
11:00 // Meza, Santa Maria parrokian Mariaka abesbatzaren parte-hartzearekin. Meza bukatzean, udalbatzak San Anton de Armuru egoitza bisitatuko du
11:00 // Haurrentzako jolasak eta tailerrak, Udal parkean
11:00 // Xake partidak, aldiberekoak zein haurrentzakoak, parkean. Amurrioko Xake Taldearen eskutik
11:30 // Betijai fanfarrea. Bereziki adinekoei eskainitako kalejira
12:00 // Buruhandien irteera
12:30 // Adinekoentzako mokadua eta musika-animazioa, Juan Urrutia plazan, Amurrio Hiribilduko Familia Elkartearen eskutik
13:30 // Apar-festa, GUK eskulturan
14:00 // Haurrentzako bazkaria, Udal parkean, Amurrioko Eskaut Taldearen eta Aurreraka taldearen eskutik
14:00 // Senidetasun bazkaria, Udal-pilotalekuan
16:00 // Dantzaldia Ganeko taldearekin, Frontoi kalean
16:00 // Iguarrakoari bisita, Udaletxeko areto nagusian
16:00 // Kalaka jokoak, parkean
16:00 // Zirku tailerra, Juan Urrutia parkean. Arabako Bizi Programa. Vital Fundazioa
17:00 // Jostailuzko moto lasterketa, Iturralde kalean
18:00 // Buruhandien irteera
18:00 // Bilbao Athletic -Arenas Getxo Futbol partida, Basarteko zelaian
19:00 // Mute ikuskizun familiarra, Lucas Rey, Mendiko eta Felix Murgaren arteko plazan. Arabako Bizi Programa. Vital Fundazioa
19:00 // Indarkeria matxisten prebentzioa, sentsibilizazio eta arreta gunea, Larrinagako oinezkoen gunean
20:00 // El peor espectaculo del mundo kale antzerkia, Frontoi kalean
21:00 // Amurrio Harro - Informazio standa, Larrinagako oinezkoen gunean
22:00 // Zezensuzkoa, Elexondo kalean
22:00 // Ziztada eta Erlantz, Not, Beranduegi erromeria, DJ True Tox, parkean, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta
22:30 // Macrorquesta Kripton, Juan Urrutia plazan
Abuztuak 14, osteguna
10:00 // Baserriko produktuen erakusketa eta lehiaketa, Juan Urrutia plazan
11:00 // Haurrentzako jolasak eta tailerrak, Udal parkean
12:00 // Kalejira Amurrioko Txistuzaleak elkartearen eskutik
12:00 // Kuadrillen arteko jolasak
12:30 // Musika animazioa trikitiarekin
13:00 // Triki-poteoa kuadrillekin, kioskotik hasita
13:30 // Perretxiko dastaketa, Arriola Mikologia Elkartearen eskutik, Larrinagako oinezkoen gunean
13:30 // Apar-festa, GUK eskulturan
15:00 // Kuadrillen bazkaria, Udal pilotalekuan
17:00 // Akerbeltz erromeria, Udal parkean
19:00 // Eskaintza Andre Mariaren Jasokundeari, Santa Maria parrokian
20:00 // Odoloste-jan handia, San Anton plazan
20:00 // Joko, kaleko musika, San Anton plazan
21:00 // Indarkeria matxisten prebentzioa, sentsibilizazio eta arreta gunea, Larrinagako oinezkoen gunean
22:00 // Tanxungerias eta Dupla, Juan Urrutia plazan, elkartasun txosna egongo da
02:00 // DJ Blessive, Udal parkean
Abuztuak 15, ostirala
10:00 // Kanpai iraulketa eta suziri-jaurtiketa, jaia iragartzeko
10:00 // LXIX. Aiarako Zirkuitua, Txirrindularitza Sari Handia Elite eta 23 urtez azpikoen kategorietan, Arabako Txapelketa eta “Daniel Albizua” memoriala
10:00 // Dianak trikitiarekin
10:45 // Mariaka eta Marigabon erraldoien kalejira, Santa Maria parrokiara
11:00 // Meza nagusia, Santa Maria parrokian, jarraian ohorezko aurreskua
12:30 // Kalejira erraldoiekin, zenbait herrietako erraldoien topaketa
12:30 // Harrera agintariei eta jaietako laguntzaileei, Udaletxean
13:30 // Txirrindularitza Sari Nagusia, sari banaketa
18:00 // Herri-kirolak, erakusketa eta tailer parte-hartzailea Bizindar taldearen eskutik, GUK pasealekuan
19:00 // Indarkeria matxisten prebentzioa, sentsibilizazio eta arreta gunea, Larrinagako oinezkoen gunean
19:30 // Euskal Dantzen emanaldia, Aiara Dantza Taldearen eskutik, Juan Urrutia plazan
21:30 // Txapela Brava, Juan Urrutia plazan
21:30 // Babiora Igoera oxigenorik gabe, parkean, Jai Herrikoien Aldeko Batzordeak antolatuta
23:00 // Gurera Dantza Bertikala ikuskizuna, Harrobi Dantza Taldearen eskutik, Udal-pilotalekuan
23:30 // Iñaki Plaza, banda eta dantzariekin batera, Juan Urrutia plazan
01:30 // DJ jaia, eliza eremuan, Eskaut taldeak antolatuta
Abuztuak 16, larunbata
08:30 //Joan-etorriko doako autobus-zerbitzua San Rokeko zelaietara joateko, autobus geltokitik
10:00 // Santuaren Igoera San Roke ermitara, Santa Maria parrokiatik
10:30 // Ganadu erakusketa, San Roken
11:00 // Animazioa trikitiarekin
11:30 // Meza nagusia, San Rokeko zelaian, Mariaka abesbatzaren parte-hartzearekin
12:30 // Aurresku eta Joten LIX. Lehiaketa, Aiara Dantza Taldeak antolatuta
17:00 // Enduro erakustaldia eta txapelketa, Bañuetaibarko zelaian
19:00 // Emakumeen futbol-partida: Athletic-Eibar, Euskal Herriko Kopa, Basarte futbol zelaian
19:00 // Indarkeria matxisten prebentzioa, sentsibilizazio eta arreta gunea, Larrinagako oinezkoen gunean
20:00 // La última y nos vamos kale antzerkia, Lucas Rey, Mendiko eta Felix Murgaren arteko plazan
21:00 // Maran Orkestra, Juan Urrutia plaza
22:15 // Karrozen desfilea, Elizako biribilgunetik
00:00 // Zutik erromeria, Juan Urrutia plaza
01:30 // Karroza lehiaketaren sari banaketa, Juan Urrutia plazan
01:30 // DJ Varro, Juan Urrutia plazan
Abuztuak 17, igandea
07:00 // Gosaria eta kalejira San Roke kuadrillaren eskutik, Juan Urrutia plazatik
09:00 // IV. Sukalki Lehiaketa eta XXIV. patata-tortilla Lehiaketa, Mendiko Lagunak taldeak antolatuta
10:00 // Joan-etorriko doako autobus-zerbitzua San Rokeko zelaietara joateko, autobus geltokia
11:30 // Meza, San Rokeko zelaian, Mariaka abesbatzaren parte-hartzearekin
12:30 // Ardien Ile-mozte tradizionala, San Rokeko zelaian
14:30 // Senidetasun bazkaria, San Roken
16:00 // Kittu erromeria, San Rokeko zelaian
18:00 // Herri Kirolak: Euskadiko Emakumezkoen eta Gizonezkoen Txinga Eroate Eta Emakumezkoen Lasto Altxatze Txapelketak, Iturralde kalean
19:00 // Zirku ikuskizuna, Lucas Rey, Mendiko eta Felix Murgaren arteko plazan
20:00 // Galea Orkestra, Juan Urrutia plazan
22:00 // Berriztu Erromeria, Juan Urrutia plazan
23:30 // Urrezko Iguarrako Saria, Juan Urrutia plazan
00:00 // Herriko jaiei agurra, Juan Urrutia plazan