Aiaraldeko bizilagun bat epaituko dute datorren asteko asteazkenean (azaroak 19), "Amurrioko familia bat etxegabetxen saiatu zen Ama Desokupa enpresari aurre egitea egotzita". Hala azaldu du SOS Aiaraldeak sare sozialen bidez, eta elkarretaratzea deitu du arratsalde horretarako, 19:00etan Amurrioko Juan Urrutia plazan.
Aiaraldea Komunikabideak jakin izan duenez, koakzioen eta mehatxuen delitu bat leporatzen diote auziperatutako auzokideari, Ama Desokupako buruak jarritako salaketa batetik abiatuta. Granadako desokupazio enpresa horretako kideek hainbat aldiz bisitatu zuten eskualdea udaberrian, Amurrioko familia bat etxegabetxeko helburuarekin, baina ez zuten lortu. Hainbat mobilizazio egon ziren aste horietan, eta enpresako kideek talka ugari izan zituzten herritarrekin.
Ekainean, aldiz, Desokupazio enpresen presioak pairatu zituen familiak "heriotza mehatxuak" salatu zituen publikoki.