Gaur normaltasuna itzuli da Mendiko Eskolara eta Lehen Hezkuntzako ikasleek gelak bete dituzte, ohi bezala. Igandean haizeak teilatuaren zati bat erauzi eta gero, bi klase egun galdu dituzte haurrek, baina tarte hori baliatu dute erakundeek segurtasuna bermatzeko.
Zuzendaritzak Aiaraldea Komunikabideari adierazi dionez, jolastokiko zati batean perimetroa sortu dute, konponketa lanek iraun bitartean, edozein arrisku ekiditeko eta jadanik hezkuntza komunitatea lanean dago.
Zuzendaritzak berak aipatu du astelehen honetan egin behar ziren ate irekien jardunaldiak bertan behera utzi eta gero, otsailaren 2an egingo dituztela 16:00etan.