Aurreratu bezala, Tubos Reunidos enpresako zuzendaritzak kaleratze kolektibo handia jarri du mahai gainean. Zehazki, 301 lanpostu suntsitu nahi ditu (274 Amurrion), baina bileran sindikatuei aipatu dietenez, finantzazioa beharko dute horretarako ere. Beste hitz batzuetan esanda, ez dute dirurik langileak botatzeko.
Egoerak garrantzi handia dauka, zorra eta finantzazioa bilakatu baitira gaur ere protagonista. Izan ere, Balore Merkatuaren Espainiako Batzordean (CNMV) plazaratutako txostenean azaldu du Tubos Reunidosek 71,3 milioi euroko galera garbia izan duela 2025ean. Gauzak horrela, akzioen balioa 50 milioi eurokoa da, baina metatutako zorra, gutxi gorabehera, 250 milioi eurokoa da.
Finantzaziorako aukerra urriak, erakunde publikoek ez baitituzte ateak ireki
Egungo egoeran, Tubos Reunidoseko zuzendaritzak ez ditu bide asko finantzazioa eskuratzeko. Gogoratu beharra dago SEPIk 112 milioi euroko mailegua egin ziola 2021ean eta, hedabideetan azaldu dutenez, ez dute asmorik horren itzulketa barkatzeko. Izan ere, mailegua egiteko araudia oso zurruna da eta ezinezkoa da horrelako neurririk hartzea.
Egungo egoeran, Tubos Reunidoseko zuzendaritzak ez ditu bide asko finantzazioa eskuratzeko. Gogoratu beharra dago SEPIk 112 milioi euroko mailegua egin ziola 2021ean eta, hedabideetan azaldu dutenez, ez dute asmorik horren itzulketa barkatzeko.
Espainiako Gobernuko Ekonomia Ministroak, hala ere, behin baino gehiagotan hartu du hitza Tubos Reunidos aipatzeko eta esateko laguntzeko prest daudela. Hori bai, Jordi Hereu ministroak uneoro azpimarratu du edozein babesaren helburua izango litzatekela ekoizpen gaitasuna eta enplegua defendatzea, eta gaur enpresak aurkeztutako planean ez da ez bata ez bestea betetzen.
Eusko Jaurlaritzak ezezkoa
Momentuz atea erabat itxi duen erakundea Eusko Jaurlaritza izan da. Mikel Jauregi Ekonomia Sailburuak argi utzi zuen pasa den astean SEPIren maileguak gehiago ondoratu duela konpainia, zorpetze maila biderkatuta. Hortaz, bide horretan jarraitzeari uko egin dio; gutxienez, kapital pribatua ere sartzen ez bada.
Bi aukera horiek ezbaian egonda, Tubos Reunidosi finantzazio pribatua baino ez zaio geratzen, baina jadanik zor hain handiak pilatzen dituen proiektuak ez dirudi erraz lortuko duenik dirua.