Indarrak batu eta familientzako irakurketa gida plazaratu dute Altxa Burua ekimenak eta Amurrioko Udal Liburutegiak elkarlanean. Hemen ikusi daiteke dokumentua osorik. Azaldu dutenez, “pantailen gehiegikerien ondorioez ohartarazten duten ikerketa zientifiko ugariri” erantzuteko sortu dute proiektua. Izan ere, jakinarazidutenez, hainbat eragin kaltegarri ditu pantailen erabilerak, “arreta-arazoak, loaren asaldurak, atsedenerako zailtasunak, portaera aldaketak eta patologia jakin batzuen garapena”.
“Tresna praktikoak” eskaini nahi dituzte, “etxeko ingurune digitala modu osasungarriagoan kudeatzeko”. Hainbat formatuko baliabideak bildu dituzte horretarako, “guztiak teknologiaren eta pantailen erabilerarekin lotuak”: material grafikoak, haur zein helduentzako liburuak, ikus-entzunezkoak, telesailak edota bestelako baliabide digitalak.
Altxa Burua
2024. urtean hasi zen Altxa Burua mugimendua egituratzen eskualdean, telefono mugikorraren erabilera arduratsua sustatzeko, gazteen artean batez ere. Ordutik hona hainbat ekimen egin dituzte Aiaraldeko hainbat herritan. Duela urtebete akordio zabala erdietsi zuten eskualdeko ikastetxe guztiekin, hezkuntza zentroak telefono adimendurik gabeko espazio bilakatzeko.