Amurrioko Udalak ez du aurreikusten Zabalekoko eraikin zaharrean irisgarritasuna hobetzeko neurriak hartzea, "ez baitu bertan jarduerarik martxan"

Maider Ramirez Martin 2026ko otsailaren 25a

Horrela azaldu zuen Arantzazu Saratxaga de Isla zinegotziak Aiaraldea Komunikabidearen Azalera magazinean. Zabalekon zein Mendiko eskolan beste obra batzuk egingo dituztela ere aipatu zuen.

Zabaleko ikastetxeko eraikin zaharrak irisgarritasun irizpideak betetzen ez zituela salatu zuen Eginaren Eginez elkarteak urtarrilean. Zaraobe Institutuko Gizarteratze Zikloko ikasleekin saioa egitekoak izan ziren bertan, baina Zabalekoko frontoira lekualdatu behar izan zuten jarduera, eraikina ez baitzen irisgarria.

Aurreko ostegunean Amurrioko Udaleko zinegotzi Arantzazu Saratxagak Azalera podcasta bisitatu zuen eta gaiaren inguruan galdetzeko aukera izan genuen bertan. Azaldu zuenez, Udalak ez du aurreikusten eraikin horretan irisgarritasuna hobetzeari begira neurririk hartzea: "Haurreskola dago bertan, baina lehenengo solairuan kokatuta dago eta ez du inolako irisgarritasun arazorik. Horretaz gain, Udalak ez du inolako jarduerarik martxan bertan, eta beraz, momentu honetan ez dugu inolako inbertsiorik egiteko aurreikuspenik".

Eskola jarduera martxan dagoen ikastetxe publikoak irisgarriak direla azpimarratu nahi izan du Saratxagak: "Zabaleko eskola dagoen eraikinean ez dago inolako arazorik irisgarritasunarekin. Udalak bere garaian inbertsio batzuk egin zituen: igogailua jarri zen eta arrapala batzuk eraiki ziren". Halaber, gehitu du inbertsio berriak egingo dituztela bai aipatutako ikastetxean eta baita Mendiko eskolan ere

Hemen ikusi daiteke Azalera podcasteko elkarrizketa osoa:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide