Artziniega atzean utzita sartu da Korrika Aiarara. Builaka taldeko kideena izan da lehen kilometroa, eta ondoren iritsi da beste hainbat elkarteren txanda, eta ez soilik aiararrarena. Urduñako Herri Eskolako edota Okondoko EH Bilduko kideak ere bertaratu dira udalerrira lekukoa eramatera, aurten bi udalerri horiek bisitatu gabe igaro delako euskararen aldeko furgoneta.
Azken txanpan, aldiz, langileen aldarriek hartu dute protagonismoa, Tubos Reunidoseko LABeko kideek hartu baitute lekukoa.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte, AEK-Korrika