Arespalditzatik jaisten sartu da Korrika Amurriora, eta ehunka lagun bildu ditu herrigunea zeharkatu duten kilometroetan. Herriko hainbat elkarte, klub, erakunde zein enpresek hartu dute lekukoa, eta Baranbiorantz jo du gero furgonetak, administrazio batzarrei ere tokia utziz. Ehunka izatetik dozenaka izatera pasa dira orduan korrikalariak, baina giroa bero mantendu dute aldapan gora ere.
Ondoren, Orozkora abiatu da euskararen aldeko ekimen ibilataria, AEKko beteranoen eskutik.
Argazkiak: Aimar Gutierrez Bidarte, AEK-Korrika