Ligako 28. jardunaldia jokatuko du gaur Amurrio Clubak Basarten 17:00etan, baina behin Hirugarren Mailara igoera eskuratuta, jaia izango da gaurko elementurik garrantzitsuena.
Ospakizunak 19:00etan hasiko dira eta 20:00ak arte DJ Jongar izango dute musika jartzen. Emanaldia amaitzen denean, rua abiatuko dute garaikurrarekin udaletxeraino eta han udal ordezkarien harrera ofiziala izango dute.
Azken urteetan zorioneko ohitura bilakatu da hori, iaz Zaraobe Saskibaloi Taldeak egin baitzuen.
Berez, duela bi aste lortu zuen Amurrio Clubak matematikoki igoera eta modu epikoan gainera, partidaren azken arnasean gola sartuta.