Amurrioko kale garbiketako langileek greba mugagabea deitu dute uztailaren 20tik aurrera

Aitor Aspuru Saez 2026ko uztailaren 13a

Amurrioko kale garbiketako langileen mobilizazioa duela bi urte. / Aiaraldea.eus

ELA sindikatuak oharra zabaldu du iragartzeko Amurrioko kale garbiketako sei langileek grebara joko dutela hurrengo astetik aurrera.

ELAk komunikatu du uztailaren 20tik aurrera (hau da, hurrengo astelehenean abiatuta) Amurrioko kale garbitzaileek greba egingo dutela lan hitzarmen berria aldarrikatzeko.

Sindikatuak azaldu du sei behargin finko daudela grebara batzeko deituak eta duela urte eta erdi iraungi zela lan hitzarmena. Langile erakundeak salatu du PreZero enpresak ez duela inolako eskaintzarik egin negoziazioek iraun bitartean, "egoera ekonomikoa txarra dela argudiatuta".

Kale garbitzaileen exijentziak honako hauek dira: KPIaren gainetik dauden soldata igoerak, batzarrak egiteko ordu gehiago, lizentzien hobekuntzak eta antzinatasunaren aitortza hobetzea.

ELAk erantsi du Amurrioko Udala ez dela inplikatu lan gatazkari konponbidea bilatzeko, nahiz eta tokiko erakundearen zerbitzua izan.

Berez, ez da beharginen eta enpresaren artean gertatu den lehen arazoa, duela bi urte mobilizazioak egin baitzituzten konpainiak ez zielako soldatak eguneratu nahi.

Bigarren greba mugagabea PreZerorekin

Antzeko osagaiak eta protagonistak dituen beste greba bat dago deitua sektore berean uztailaren 20rako. Izan ere, Aiaraldeko Kuadrillako zabor bilketa zerbitzuan ere lanuztea aurreikusi dute

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide