ARGAZKIAK ETA BIDEOA

AP-68 autobidearen doakotasuna eskatu dute Baranbioko bizilagunek, trafiko astunak herria zeharkatu ez dezan

Aimar Gutierrez Bidarte 2026ko uztailaren 29a

Baranbioko bizilagunak ez dira konforme AP-68ko bidesarietako prezioa murrizteko Foru Ahaldundiak hartutako erabakiarekin. Autobidearen erabateko doakotasuna eskatu dute, trafiko astunak herria zeharkatzeari utz diezaion behingoz. Irailean protestei ekingo diete.

Azarotik aurrera titulartasun publikokoa izango da AP-68 autobidea. Arabako Foru Aldundiak bidesarietako prezioak murrizteko erabakia azaldu zuen atzo bertan: %70 merkeago autoentzat, %50 merkeago kamioientzat.

Erabakiak, ordea, Baranbioko bizilagunen samindura eragin du. Izan ere, autobidearen doakotasun ezak bere horretan mantenduko du trafiko astunarekin herrian bizi duten arazoa. Kontrara, egoera larriagotu egin dela salatu dute, Barazarreko portuan ere bidesaria instalatu dutenetik.

Trafikoa astuna herrian barrena

Baranbioko bizilagunek 50 urte daramate herria zeharkatzen duen trafiko astuna AP-68 autobidetik doan desbideratzea exjitzen. Kamioien igarotzeak bertako herritarren eguneroko bizitza baldintzatzen duela salatu du Jesus Mari Bernaola administrazio batzordeko lehendakariak. 

Hartara, egoera bideratzeko herritarrek aurkeztutako alternatiba eta proposamen oro ezerezean geratu dela salatu dute Baranbioko herritarrek; azkena herrian espaloiak egiteko eskaria. "Zerbait larria gertatu arte inork ez du bere gain hartuko egoera bideratzeko beharra", kexu da Bernaola.

Alegazioa Diputazioan

Egoeraren aurrean alegazioa aurkeztu du Baranbioko Administrazio Batzarrak Arabako Foru Aldundian, AP-68 autobidearen titulartasun publikoa arautzen duen foru arauaren barruan trafiko astunak Orozko eta Ziorraga lotzen dituen A-2522 errepidea erabiltzeko debekua txertatu dezan.

Mobilizazio gehiago iragarri dituzte ere Baranbioko bizilagunek. 2020 eta 2021 urteetan egin bezala errepidea mozteari ekingo diote berriro irailean, "herritarren eskaria entzuna izan dadin".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide