Dozenaka baranbioar berriro atera ziren atzo errepidera trafikoa etetera. Tarteka egin zuten 07:00etatik 08:00ak bitartean, desadostasuna adierazteko Arabako Foru Aldundiak ezarritako ordainsariekin AP-68 autopistan.
Izan ere, bizilagunek uste dute bide horren doakotasunak arindu ditzazkeela udalerrian dituzten trafiko eta segurtasun arazoak. Berez, Orozko eta Ziorraga lotzen dituen A-2522 errepidea kamioi eta ibilgailu pribatu askok erabiltzen dute autopista ez ordaintzeko.
Administrazio batzarreko kideek azpimarratu dute abiadura handian zeharkatzen dutela herria eta ez dituztela ezta espaloi duinak oinezkoen segurtasuna bermatzeko.
Halaber, Jesus Mari Bernaola kontzejuko presidenteak udan gogoratu zuen gatazkak jadanik 50 urte dituela eta Aldundiak muzin egin diela behin eta berriro egindako proposamenei.
Atzokoa ez da izan baranbioarrek egin duten lehen mobilizazioa, 2020tik daramate gutxienez errepidera euren aldarrikapenekin ateratzen.