Tubos Reunidos

Tosyali multinazional turkiarrak Amurrioko Tubos Reunidoseko lantegia bisitatuko du hurrengo astean

Aitor Aspuru Saez

Tubos Reunidoseko Amurrioko lantegia, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Amurrio, Trapaga, Langraitz Oka eta Ameriketako Estatu Batuetako lantegiak erosteko interesa dauka Asiako konpainiak.

Administrari konkurtsalak gaur arratsaldean bertan jakinarazi die langileen ordezkariei hurrengo astean Tosyali multinazional turkiarrak Tubos Reunidosen lantegiak bisitatuko dituela, konkurtsoaren barruan.

Izan ere, Asiako konpainia erraldoiak interesa adierazi du Euskal Herriko hiru fabriketan baita eta Ameriketako Estatu Batuetakoan ere. 15.000 langile baino gehiago ditu eta burdin altzairuko ekoizle handiena da Turkian.

Administrariak iragarri die sindikatuei agenda prestatzen ari direla, alde guztiekin batuko baitira Tosyaliko ordekariak: administrariarekin berarekin, zuzendaritzarekin, Langile Batzordearekin eta baita administrazio publikoekin ere.

Tamalez, albiste hori berri txar batekin batera heldu da. Izan ere, Cap Capitalek komunikatu du ez duela jarraituko salmenta prozesuan. Hortaz, bost aukeretako bat erori da.

Halaber, gogoratu beharra dago Welspun multinazional indiarrak baztertu egin duela Amurrioko unitatea erostea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide