Jabi Asurmendi hautatu dute EH Bilduko kideek Arakaldoko alkategaia izateko 2019ko maiatzean egingo diren udal-hauteskundeetan. 2011n aurkeztu zen lehenbiziko aldiz zerrendaburu gisa. Hauteskunde horietan EH Bildu izan zen boto gehien atera zituen taldea, baina EAJrekin tartea oso txikia zenez zozketa bidez ebatzi zen gobernua noren esku geratuko zen, herri txikietako legeriak hala agintzen duelako.
Gauzak hala, jeltzaleei egokitu zitzaien gobernatzea. 2015ko udal-hauteskundeetan, aldiz, tarte handiagorekin atera zen EH Bildu garaile, eta orduz geroztik Arakaldoko alkatea da Asurmendi.
Jatorriz bilbotarra da eta zortzi urte daramatza Arakaldon bizitzen. 39 urte dauzka eta matematika irakaslea da ikastetxe publiko batean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.
Jabi Asurmendik adierazi du prest dagoela "indar berriak, amets berriak, ideia berriak, egitasmo berriak eta martxan baina amaitu gabe dauden proiektuak gauzatzeko lanean jarraitzeko":
Indar berriak, amets berriak, ideia berriak, egitasmo berriak eta martxan baina amaitu gabe dauden proiektuak gauzatzeko lanean jarraitzeko prest, Arakaldok nahi badu....@ehbildubizkaia https://t.co/0DnDnJMGwe
— Jabi Asurmendi (@jabiasurmendi) 2018(e)ko azaroaren 7(a)