EH Bilduk irabazi ditu udal hauteskundeak Arakaldon. Bere hautagaiak izan dira bozkatuenak: Jabi Asurmendik 51 boza izan ditu, Maite Morak 48, Monika Zalabarriak 47 eta Garazi Larrakoetxeak 43. Jeltzaleen artean Hermenegildo Egiak 34 herritarren babesa jaso du, Mari Carmen Angianok 33 lagunena eta Victor Egiak 30ena.
Jabi Asurmendi alkateak adierazi du oso pozik dagoela emaitzekin, tarte gehiagorekin irabazi baitute. "Eskerrak eman nahi dizkiegu arakaldoarrei konfiantza emateagatik" azaldu du Asurmendik.
Hurrengo legealdira begira, alkateak aipatu du zuntz optikoa zabaltzen jarraituko dutela eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin harremanetan jarriko direla, ez bakarrik zubi berriaren eraikuntza dela eta, baita ere konpontzeko ibilgailu eta oinezkoentzat.
Zinegotzien zerrenda berria
Ondorioz, printzipioz, ondorengo zinegotziek osatuko dute Arakaldoko Udala:
- Jabi Asurmendi Sainz (alkatea)
- Garazi Larrakoetxea Betes
- Monika Zalabarria Calzada
- Maite Mora Biñuales
- Hermenegildo Egia Larrakoetxea