Tortila eta Marmitako Txapelketak, Arrankudiaga-Zolloko herritarrak batzea helburu jaien bezperan

Erredakzioa 2016ko abu. 11a, 08:10

Gastronomia izango da protagonista Andra Mari Jaien Bezpera Egunean (abuztuak 12). Janariarekin zerikusia duten bi ekintza egingo dira arratsaldean: Marmitako eta Tortilla Lehiaketak.

Gastronomia izango da protagonista Andra Mari Jaien Bezpera Egunean (abuztuak 12). Janariarekin zerikusia duten bi ekintza egingo dira arratsaldean: Marmitako eta Tortilla Lehiaketak.

Aspaldidanik antolatzen diren ekintza dira. Hori erraz ondorioztatu daiteke bi lehiaketek aurretik dituzten zenbaki erromatarrak ikusita: XXIX. Marmitako Lehiaketa izango da aurtengoa, eta XX. Tortilla Txapelketa. Pagobakarra taldea arduratzen da bi ekimenak egiteaz. “15 urte daramatzagu antolakuntzan”, azaldu du Iñaki Aretxaga Arregik. Bera da, Pablo Abrisketarekin batera, antolakuntzan murgilduen daudenetako bat. “Herriaren alde zerbait egiteko” hartu zuten Pagobakarrakoek euren gain bi txapelketen prestaketa (ordura arte Jai Batzordea zen bi ekimenak aurrera ateratzeaz arduratzen zena).

40 kazuela inguru aurkezten dira edizio bakoitzean, gehienak herriko jendearen eskutik. Hori da, hain zuzen, bi txapelketen helburua: herriko jendea batzea, kanpoko jendeak ere parte hartu dezakeen arren. Gazteak, nagusiak... hainbat adinetako parte hartzaileak daude. “Koadrila moduan aurkezten dira batzuk. Beste batzuk, berriz, familia moduan aritzen dira”.

Dirua traba ez izatea helburu  
Sari ugari egoten dira bi lehiaketetan: txapelak, dirua, tartak... Oraindik ez dute zehaztu aurtengo oroigarriak zeintzuk izango diren. Hori bai, argi dute zein izango den klasifikazioan azkena geratzen denarentzako saria, urtero berdina izaten baita: “Egurrezko koilara!”, esan du Aretxagak barre artean. Kanpoko epaile bat arduratzen da puntuazioa egiteaz. “Sukaldari onak ditugu Arrankudiaga-Zollon”.

Hala ere, Aretxagak azpimarratu du sariak baino, parte hartzaile bakoitzari ematen zaion dieta dela garrantzitsuena. Dieta ekonomiko horren bidez parte hartzeko egin beharreko erosketak ia euren osotasunean ordaindu daitezke. Parte hartzerako orduan dirua traba ez izatea bilatzen dute horrela antolatzaileek, ahalik eta herritar gehien gerturatzea baita xedea. “Gero guztiok batera Gizarte Etxearen atzeko aldean afaltzea da garrantzitsuena, horregatik antolatzen ditugu bi lehiaketak”, azaldu du Aretxagak. Berarentzako horregatik da Bezpera Andra Mari jaietako “egunik politena”. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide