“Arrankudiagako Berakatz Egunean igo nintzen oholtzara lehen aldiz”

Txabi Alvarado Bañares 2016ko abu. 12a, 08:07

JON GOTZON GURRUTXAGA UGALDE (Reus, 1974) urteak daramatza Euskal Herriko jaietan musika jartzaile gisa, DJ Bull izen artistikoarekin. Arrankudiaga-Zollon aritu zen lehenbizikoz, duela hamalau urte, eta orduz geroztik urtero dator jaietara.

Arrankudiaga-Zollon izan zen zure lehen emanaldia. Nolatan?
Istorio luzea da hori. Nire anaia eta Arrankudiaga-Zolloko herritar bat lankideak ziren. Musika instrumentu batzuk zituzten Gizarte Etxean eta horiek Tolosako Inauterietan erabiltzearen truke festetan musika jartzeko eskatu zidaten, Berakatz Egunean.

JON GOTZON GURRUTXAGA UGALDE (Reus, 1974) urteak daramatza Euskal Herriko jaietan musika jartzaile gisa, DJ Bull izen artistikoarekin. Arrankudiaga-Zollon aritu zen lehenbizikoz, duela hamalau urte, eta orduz geroztik urtero dator jaietara.

Arrankudiaga-Zollon izan zen zure lehen emanaldia. Nolatan?
Istorio luzea da hori. Nire anaia eta Arrankudiaga-Zolloko herritar bat lankideak ziren. Musika instrumentu batzuk zituzten Gizarte Etxean eta horiek Tolosako Inauterietan erabiltzearen truke festetan musika jartzeko eskatu zidaten, Berakatz Egunean.

"Horrela hasi nintzen. Plaza horren ostean beste batzuk etorri ziren. Sare sozialak ere orduan hasi ziren funtzionatzen, eta orduz geroztik gorantza joan da nire ibilbidea"

 

Muga non dagoen ez dakit, baina nonbaiten egon beharko du, iaz eta aurten eskaini ditudan emanaldi kopurua gainditzea oso zaila baita.

Orduz geroztik urtero zatoz herrira.
Hala da, bai. Hamalau aldiz aritu naiz bertako jaietan musika jartzen, hamalau Berakatz Egunetan.

Jaietako nobedade izatetik ia tradiziozko zerbait bat izatera pasa zara, beraz.
Harrera ona izan dut Arrankudiaga-Zolloko herritarren artean. Ez dut musika-zerrendarik prestatuta eramaten, abestiz abesti noa hautatzen, momentuan dagoen giroaren arabera. Berakatz Egunean adin ezberdin askotako jendea dago. Badago bertako jendea, badago kanpokoa, inguruko herrietakoa, Ugaokoa... adi egon behar naiz, une bakoitzean dagoen jendearen araberako musika jartzeko.

Zure ordenagailuan gustu guztietarako musika egon behar da, beraz.
Nire ustez bai. Beno, beti egongo da jendea ez duena gustuko izango jartzen ari naizen musika. Badaude adin batzuk zeintzuetan musika mota batzuk ez diren gustuko. Ezinezkoa da guztiek gogoko izango duten musika jartzea. Musika dantzagarria jartzen dut nik, eta uste dut gehienetan lortzen dudala adin eta gustu gehienetako pertsonekin konektatzea.

Lagun batek eskatu dit zuri galdetzeko ea nola lortzen duzun zure ordenagailuan gordeta duzun musika.
Gauza berriak entzuten, internet bidez informatzen, musika dendetara joaten... modu askotan berritzen dut nire ordenagailuko musika. Denetarik entzuten eta ikusten. Denbora librea dudanean betiere.

 

"Jendeak egiten dizkidan eskaerekin ere musika asko ezagutzen dut. Jendearen proposamenak entzun eta gustuko baldin baditut nire musika-zerrendara eransten ditut"



Etorri al zaizu jendea parranda erdia pen-drivea eskutan musika eskatzen?
Pen-driveak ez ditut onartzen. Birusak direla eta, badaezpada. Baina diskak bai onartzen ditudala. Disko bat eskuan badaukat eta bertan dagoen musika jartzeko unea topatzen badut noski jartzen dudala.

Badago Arrankudiaga-Zollon urtero falta barik jartzen duzun abestirik?
Arrankudiagan urtero zazpi-zortzi ordu inguru aritzen naiz musika jartzen. Ezinezkoa izango nuke iraupen horretako saio bat egitea beti-beti jartzen ditudan abestiak baliatu gabe.  Baditut “komodinak” diren kantak, bai ala bai funtzionatzen dutenak. Beti daude horrelako “pieza magikoak”, horrela deitu ahal bazaie.

Imajinatzen dut Arrankudiaga-Zollokoa ez dela izango aurten eskualdean izango duzun zita bakarra.
Arrankudiagan 14an egongo naiz, igandean. 15ean Laudion, 16an Amurrion, eta Artziniegan aritzeko ere deitu didate, irailaren 2an. Urduñatik ere deitu zidaten, baina ezin izan nintzen joan. Badirudi eskualde honetan asko estimatzen dutela nire presentzia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide