Kupela, Eskean Kristo, Izerdi Gorria eta Mikel Markezek jarriko diote doinua Arrankudiagako Andra Mari Jaiei

Erredakzioa 2016ko uzt. 18a, 21:05

Data aldaketa da aurtengo Arrankudiagako Andra Mari Jaiek dakarten nobedaderik handiena. Jai Batzordearen aurtengo lehen bileran proposatu zen data aldaketa egitea, festa jarraian egiteko, bi asteburutan banatu ordez. Proposamenak adostasun handia jaso zuen bileran, eta data aldaketa egitea adostu zen, Altzisketa udal aldizkariaren arabera.

Data aldaketa da aurtengo Arrankudiagako Andra Mari Jaiek dakarten nobedaderik handiena. Jai Batzordearen aurtengo lehen bileran proposatu zen data aldaketa egitea, festa jarraian egiteko, bi asteburutan banatu ordez. Proposamenak adostasun handia jaso zuen bileran, eta data aldaketa egitea adostu zen, Altzisketa udal aldizkariaren arabera.

Gauzak hala, aurten abuztuaren 6an egingo da Nagusien Eguna. 12an, berriz, Bezpera edo Marmitako Eguna izango da, 13an umeena eta 14an kofradiarena. Abuztuaren 15a izango da Andra Mari Eguna, ohikoan bezala. 16an amaituko dira jaiak, Berakatz Egunarekin.

 

EGITARAUA EGUNEZ EGUN

Abuztuak 6 (larunbata): Nagusien Eguna

12:00 // Meza

12:30 // Jubilatuen XXII. jokoak (briska, igela, boloak...)

14:30 // Jubilatuen bazkaria

16:00 // Kantuak eta dantzaldia

Abuztuak 12 (ostirala): Bezpera

17:30 // Kamisetak banatzea

18:00 // XXIX. Marmitako Lehiaketa

Izenak ematea: 18:00etatik 18:30etara

19:30 // XX. Tortilla Txapelketa (Herriko 0 eta 18 urte bitarteko gaztetxoentzat)

Izenak ematea: 18:00etatik 18:30etara

20:00 // Kalejira

20:00 // Tortilla eta marmitako lapikoen aurkezpena

20:30 // Txupinazoa plazan (txaranga)

22:00 // Afaria

22:30 // Mariskal DJ platano dantza

 

Abuztuak 13 (larunbata): Umeen eguna

11:30 // Txupinazoa, bolanderak eta umeen kalejira Elexaldetik Iberlandara

12:00 // Umeentzako jolas parkea, Iberlandan

14:30 // Umeen bazkaria (Gizarte Etxean)

Bazkarirako izenak emateko zerrendak jarriko dira Agirre tabernan, Elexondo tabernan, Batzokian eta Gizarte Etxean. Apuntatzeko epea: abuztuaren 10a

17:00 // Apar jaia umeentzat, Garondoko parkean

18:00 // Boloak (umeen tirada)

19:00 // Boloak. Nagusien tirada, J.I. Larrazabalen III. oroimenezkoa

19:00 // DJ Xaibor, umeentzako dantzaldia, Herriko Plazan

[video:https://www.youtube.com/watch?v=CvOJTYaS0PI]

19:30 // Umeen mozorroak

20:00 // Frontenis finalak

21:15 // Kanpamentukoen ekitaldia, frontoian

 

Abuztuak 14 (igandea): Kofradia Eguna

10:00 // Diana

10:30 // Kalejira

11:00 // Meza nagusia

12:00 // Txakolin dastatzea

13:30 // Kontzentrazioa: “Euskal presoak Euskal Herrira”

14:00 // Umeen kofradia bazkaria

14:30 // Kofradia bazkaria, eliza atarian

Txartelak Agirre tabernan, Elexondo tabernan, Batzokian eta Gizarte Etxean jarriko dira salgai

16:30 // Kantuak, bidebieta trikitixarekin

17:00 // Mus txapelketa

18:30 // Kale antzerkia: Ongi etorri findemundo! (Trapu Zaharra taldea)

[video:https://www.youtube.com/watch?v=upibdi_T0co]

20:30 // Erromeria DJ Bull-ekin

 

Abuztuak 15 (astelehena): Andra Mari

10:00 // Diana

10:30 // Kalejira

11:00 // Meza nagusia

11:45 // Herri kirolak

19:00 // Pilota partidak

20:30 // Jaialdia: Mikel Markez

[video:https://www.youtube.com/watch?v=ffQaevvDQsM]

22:00 // Zinema umeentzat

 

Abuztuak 16 (asteartea): Berakatz Eguna

11:30 // Futbol partida: “Goikoak behekoen aurka”

14:30 // Gazte bazkaria eta kantaldia

17:00 // Grafiti-murala

19:00 // Pilota partidak

21:00 // Odolosteak afaltzera herriko tabernetan

21:30 Gaupasa, ondorengo taldeekin:

Kupela

[video:https://www.youtube.com/watch?v=xEOJeaFRRlo] 

Eskean kristo

[video:https://www.youtube.com/watch?v=ZIkeEwoVn-Q] 

Izerdi gorria

[video:https://www.youtube.com/watch?v=lSpWrigx4ME] 

5:00 // Berakatz sopa eta jaien amaiera

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide