Arrankudiaga-Zolloko udalaren ustez borondate politikoa falta da errepideak sortzen dituen arazoak konpontzeko

Erredakzioa 2015ko ira. 3a, 08:42

Arrankudiaga-Zolloko udalak herriko erdialdean bi semaforo jartzea eskatu du askotan baina Bizkaiko Foru Aldundiaren ezezkoa jaso du behin eta berriro.

Tokiko erakundearen aburuz BI-625 errepideak arriskuak sortzen ditu herriko erdigunean eta horren ondorioz bi semaforo edo zenbait neurri hartzeko eskatu zion Bizkaiko Foru Aldundiari.

Arrankudiaga-Zolloko udalak herriko erdialdean bi semaforo jartzea eskatu du askotan baina Bizkaiko Foru Aldundiaren ezezkoa jaso du behin eta berriro.

Tokiko erakundearen aburuz BI-625 errepideak arriskuak sortzen ditu herriko erdigunean eta horren ondorioz bi semaforo edo zenbait neurri hartzeko eskatu zion Bizkaiko Foru Aldundiari.

Errepidean obrak egin zirenean bi semaforo jarri zituzten eta egoerak hobera egin zuen. Hori eskatu diogu hainbat aldiz Foru Aldundiari” azaldu du Itziar Duoandikoetxea alkateak.

Alkateak bi puntu arriskutsu daudela nabarmendu du; anbulatorioaren inguruak eta udaletxea. Eraikin publiko batera zein bestera joateko derrigorrezkoa da askotan errepidea gurutzatzea eta horrek istripuak gertatzeko posibilitateak areagotzen dituela uste dute Arrankudiaga-Zolloko ordezkariek.

Foru Aldundiaren ezezkoa

Foru Aldundiak erantzun du egindako lurpeko pasabidearekin nahiko dela. Hala ere, Itziar Duoandikoetxeak adierazi du jende askok ez duela erabiltzen.

Horretaz gain, alkateak azpimarratu du udaletxetik urrun dagoela pasabidea. Itziar Duoandikoetxearen ustez gutxienez zebrabide bat jarri beharko luke aldundiak.

Borondate politikoa

Arazoaren muinean borondate politikoa dagoela uste du alkateak. “Atxetako bihurgunean ere arazo bat geneukan eta seinaleak jarri zituzten abiadura moteltzeko. Kasu horretan harrera positiboa izan zen eta eskertuta gaude, baina ez dugu ulertzen zergatik erdiguneko kasuan ez duten ezer egin nahi.”

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide