Arrankudiagako kofradia eguna, historia zaharrari begira

Erredakzioa 2015ko abu. 16a, 09:37

Arrankudiagako Kofradia eguna ospatzen da gaur. Kofradiako kideek anaidiari buruzko argazki zaharrak eta bere historiari buruzko artikulu hau helarazi digute.

KOFRADIAREN SORRERARI BURUZ

Arrankudiagako Kofradia eguna ospatzen da gaur. Kofradiako kideek anaidiari buruzko argazki zaharrak eta bere historiari buruzko artikulu hau helarazi digute.

KOFRADIAREN SORRERARI BURUZ

Zaila da esatea noiz sortu zen. Aurkitutako lehen kontu-liburua (1711) liburu zaharrago bat aipatzen da. Liburuan kofradiaren bizitzari buruzko datu eta gertaera garrantzitsuenak sartzen ziren. Datu horien arabera, 1685eko abuztuaren 15ean, kofradeek hau erabaki zuten:
Bazkari bat egitea Andra Mari egunaren osteko lehen igandean
Maiordomoa aukeratzea, txandaka.
Gaixorik zeuden kideei zegokien errazioa bidaltzea, behiki libra batekin batera.
Kofradian parte hartu nahi ez duten auzokideei kofradiako kideei zegozkien eskubideak eta ohoreak kentzea.
Ordenantza Calahorrako Gotzaindegiko ikuskatzaileak onartu behar zituen, eta ezarri zuen besteak beste: emakumeek ezin zutela bazkarian parte hartu (eztabaidak eta gatazkak sortzen zirelako), errazioa zein izango zen (ahariki libra bat eta behiki libra bat), sobratzen zena pobreei eman behar zitzaiela, bakoitzak bere errazioa ordaindu behar zuela eta, bazkarian eta bileretan, bakez jokatu behar zela, oihukatu barik eta hierarkiaren pisua erabili barik.

1758ko ordenantza batzuetan, kapituluak aldatu behar zirela aipatzen da. Beraz, datu honek ere erakusten du oinarri sendoa dagoela esateko bazeudela lehenagoko ordenantza batzuk.
Ordenantza horiek Jose Tomas de Izuerietak (apaiza) eta Pablo Arangurenek (benefizioduna) idatzi zituzten, Jasokundeko Andra Mariaren ohore eta loriarako eratutako Kofradiari egonkortasuna emateko.
Ordenantzetan ezarritakoaren arabera, kofradeak urtean hainbat alditan bilduko dira:
- hildakoen omenezko mezak egiteko
- hildakoak lurperatzeko
- bazkarirako
- pobreari, gaixoari eta beharra duenari laguntzeko
- prozesioak egiteko, Andra Maria Arrosariokoaren irudiarekin.

Sartzeko, kobrezko txanponetan ordaintzen zen: gizonek, 2 erreal, eta emakumeak, erreal 1. Eta urteko kuota gisa, gizonek erreal 1 ordaintzen zuten, eta emakumeek erreal erdi. Parrokiakoak ez zirenak ere sartu ahal ziren. Kuota ordainduta eta egoitza adierazita, hiltzen zirenean meza egiteko.

Kargu hauek zeuden:
Maiordomoa: irailean aukeratzen zen eta eginkizun hauek zituen: ondasunak administratzea eta limosna eskatzea
Abadea: elizateko apaiza zen eta eginkizun hauek zituen: kofradiako kide izan nahi zutenek doktrina kristaua ezagutzen zutela bermatzea eta kofradeen aitortza entzutea
Herrikoia bazen ere, herritar guztiak ez ziren kide. Datuen arabera, biztanleen % 50 ziren kide (jaunartzea hartutakoen % 75).
Kofradiak ez zeukan lokal propiorik. Elizako koruan gordetzen zituen eltzea, lapikoak, platerak eta gainerako tresneria, 1736an ikuskatzaileak handik kentzeko agindu zuen arte.

Lehen aipatutako errazioa aldatu egin zen garai batetik bestera: behiki-libra bat eta hegazti-libra bat, 1685ean; ahariki libra bat eta behiki libra bat, XVII. mendean. Eta, bazkaltzeko, zopa, garbantzuak azarekin, txahalki gisatua eta postrea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide