Uztailaren 29tik abuztuaren 5era Euskal Herria mendiz mendi zeharkatuko dute hamaika lagunek, euskal selekzioen alde.
Mendi ibilaldi ibiltariaren hamaseigarren edizioa izango da aurtengoa, eta eskualdeko lurretatik igaroko da. Hain zuzen, Arrankudiagan hasiko dute bigarren txanpa, “Ekitik burnira, ofizialtasuna!” lemapean. Izan ere, bi txandetan bereizi dute ibilaldia. Hala, Arrankudiaga eta Alonsotegi elkartuko ditu ekimenaren bigarren zatiko lehen etapak.
Izena emateko epea ireki dute dagoeneko. Informazio eta prezioak mendimartxak.eus webgunean kontsulta litezke. Ibilbidearen nondik norakoak aurrerago zehaztuko dituzte.
Iaz Urduñan
Aurtengoa ez da izango euskal selekzioen ofizialtasunaren aldeko mendi martxa Aiaraldetik igaroko den lehen aldia. Urduñan amaitu zen iazko edizioa. Hiriko kirol taldeek protagonismo berezia izan zuten Foru Plazan egin zen amaiera ekitaldian.