Udal-etxebizitzak eraikitzeko egitasmoari buruzko bilera irekia egingo dute

Erredakzioa 2018ko api. 19a, 12:48
Udal-etxebizitzak eraiki nahi ditu udalak Arrankudiaga-Zollon. / Aiaraldea.eus

Maiatzaren 11n -ostirala- izango da zita Udaltaldeko aretoan, 19:30ean.

Bilera irekia deitu du Arrankudiaga-Zolloko udalak datorren maiatzaren 11rako. Udal etxebizitzak eraikitzeko egitasmoaren inguruko informazioa helaraziko dute bertan. "Ekimenean interesa duten herritarrei zuzendutako bilera izango da", tokiko erakundeak azaldu duenez. Dauden aurreikuspenak landu eta auzokideen ekarpenak jasoko dituzte, proiektua nola kudeatu pentsatzearekin batera.

19:30ean izango da zita, Udaltaldeko aretoan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide