Otsailaren 22an ebatzi zuen Arrankudiaga-Zolloko EAJk Josu Beaskoetxea aurkeztea herriko alkatetza lortzeko. 24 urteko gazteak legealdi osoa bete du eta, berez, esperientzia dauka jadanik udalbatzan. "Ilusioz eta gustura hartu dut ardura, baina lan exijentea da", azaldu Beaskoetxeak.
Bere ikasketak bukatu ostean, Administrazioko langilea izateko oposizioak prestatzen ari da Beaskoetxea. Alderdiaren programari dagokionez, etxebizitza publikoa sustatzearen premia azpimarratu du: "herriko gazteak eta gazteak ez direnak kanpora joan behar dira bizitzera, behar horri erantzun behar diogu".
Horrez gain, nabarmendu du alkatea izango balitz, orain arteko gertutasuna mantendu nahiko lukeela, herritarrek euren kexak adierazi diezaioten.