EH Bilduk gobernatuko du Arrankudiaga-Zollon, hirugarrenez

Erredakzioa 2019ko mai. 26a, 23:56

Txutxi Ariznabarreta (EH BIldu) izango da Arrankudiaga-Zolloko alkatea lau urtez.

Leiha estua eman da Arrankudiaga-Zollon, EH Bilduk 8 botoko aldearekin irabazi dio EAJri. Emaitzak ikusita, 4 zinegotzi izango ditu koalizio abertzaleak eta hiru alderdi jeltzaleak. 

EH Bilduk irabazi ditu udal hauteskundeak Arrankudiaga-Zollon, hirugarrenez gobernatuko du beraz udalerria koalizio abertzaleak, eta Txutxi Ariznabarreta zolloarra izango da alkatea.

Hala ere, lehia estua izan da, EH Bilduk 318 boto eskuratu baititu (boto guztien %48.92) eta EAJk aldiz 311 (%47,85). PSE-EEk 5 boto eskuratu ditu, eta PPk beste horrenbeste.

2015eko emaitzekin alderatuta EH Bilduk 24 boto galdu ditu, ia bost puntu eginez behera. Josu Beaskoetxea buru izan duen EAJko zerrendak 2015ean baino 44 boto gehiago eskuratu ditu, ia 6 puntu eginez gora. Horrela, udalerria hirugarrenez gobernatuko du EH Bilduk, orain arteko 8 urteei beste lau batuta. Ekainaren 15ean alkate izendatuko duten Txutxi Ariznabarretak adierazi du pozik dagoela emaitzarekin, "ilusio handiarekin aurkeztu dugu lantaldea eta herri-programa ere, eta herritarrek beste lau urterako konfiantza eman digute, arduraz jokatuko dugu".

Zolloko bizilagunak nabarmendu du mahai-gainean ebazteko bidean dituzten hainbat proiektu dituztela, Oxinburu, URAren kudeaketa, etxebizitza... EAJrekin elkarlanean aritzeko prestutasuna agertu du Ariznabarretak; "orain arte bezala, akordioak erdiesteko lan egingo dugu".

 

 

Zinegotzien zerrenda berria

Ondorioz, ondorengo zinegotziek osatuko dute Arrankudiaga-Zolloko Udala:

  1. JESUS MARIA “TXUTXI” ARIZNABARRETA ZUBERO (EH Bildu)
  2. ITZIAR DUOANDIKOETXEA GONZALEZ (EH Bildu)
  3. MAIDER BIRITXINAGA MALAINA (EH Bildu)
  4. MIKEL ABRISKETA IZQUIERDO (EH Bildu) 
  5. JOSU BEASKOETXEA AZKUETA (EAJ/PNV)
  6. ANE MIREN ESPARZA MONTALBAN (EAJ/PNV)
  7. IZASKUN BARRENETXEA IZAGIRRE (EAJ/PNV)

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide