Biharko grebarekin bat egingo du Arrankudiaga-Zolloko udal gobernuak

Julen Solaun Martinez 2020ko urt. 29a, 07:00

Arrankudiaga-Zolloko alkatetzak bat egingo du grebarekin. / Aiaraldea.eus

Gainera, greba egin nahi duten udal langileei erraztasunak ematea adostu dute. Pentsionisten mugimenduari babesa adierazi diote EH Bilduko kideek.

Arrankudiaga-Zolloko EH Bilduko udal gobernuak urtarrilaren 30eko grebarekin bat egingo duela adierazi du ohar baten bidez. Pentsionisten mugimenduarekiko adostasuna eta babesa adierazi dute ere oharrean: “Pentsioena denon afera da, lan baldintzen aldeko borroka ezinbestekoa da eta eskubide sozialak bermatu behar dira”.

Era berean, lau ebazpen nagusi eman dituzte aditzera udaletik: grebari atxikimendua adieraztea, greba egin nahi duten udal langileei erraztasunak ematea, Euskal Herriko Karta Sozialak adostutako Aldarrikapen Taularekin bat egitea eta udalaren ebazpena “Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari, Lurraldeko Gobernuari eta Euskal Herriko Karta Sozialari” helaraztea.

Aldarrikapen Taulari dagokionez, Madrileko Gobernuari, Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eta Erkidego eta Lurraldeko Gobernuei hainbat eskakizun egin dizkie udal gobernuak. Horien artean daude 2011 eta 2013ko pentsio murrizketak indargabetzea, 1.080 eta 1.200 euroko gutxieneko pentsioa eta gutxieneko soldata ezartzea (hurrenez-hurren) edota asteko 35 orduko lanaldia ezartzeko eta gizon eta emakumeen arteko soldata eta pentsio-arrakalarekin amaitzeko neurri zehatzak ezartzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide