Aste honetan funtzionatzen hasi da auto elektrikoak kargatzeko puntua. Zehazki, astelehenetik dago abian eta Nerbioi-Ibaizabalen instalatutako lehena da. Bere kokapena Zuloaga auzunean dago, Xarmanta tabernako aparkalekuan. Hor kokatzea erabaki zuten autopistatik hurbil dagoelako eta erabiltzaileek bertan dituztelako bestelako zerbitzuak; jatetxea, supermerkatua eta umeentzako jolas parkea.
Azpiegiturak mota guztietako ibilgailu elektrikoak hornitzeko balio du, baina horniketa era azkarrean egiteko aukera emango die ibilaldi luzeak egiteko prestaturik daudenei. Hain zuzen, 50 kW-ra arteko potentzia duten ibilgailuak ordu erdi baino gutxiago baliatuta kargatu ahalko dira. Aldi berean bi autok aldi berean egin dezakete hori eta beharrezkoa da 'Recarga Publica APP' izatea.
Berez, Iberdrolak eta Arrankudiaga-Zolloko Udalak akordioa sinatu zuten 2020ko irailean proiektua egikaritzeko eta iazko azarorako prest zegoen dagoeneko, Industria Saileko baimena baino ez zuen behar funtzionatzen hasteko.