Arrankudiaga-Zollok Korrika Kultural bizia izango du hurrengo egunetan. Izan ere, martxoaren 31n helduko da ekimena herrira, eta giroa berotzen hasi dira jadanik.
Ostiralean egitaraua aurkeztu zuten Gizarte Etxean eta horretarako 'Uhinak' dokumentala ikusi ez ezik, aurtengo edizioko Korrikako materiala lortzeko aukera ere eman zuten.
Edonola ere, hitzorduaren elementu nagusiena izan zen Korrika Kulturalaren egitarauaren aurkezpena, gainezka dator eta:
Martxoaren 25ean
- 20:30 // Aine bikote akustikoa. Zolloko bolatokia.
Martxoaren 26an
- 08:00 // Mendi ibilaldia Anbotora.
- 20:30 // Lokers eta Sugoi taldeen kontzertua. Txondor Gaztetxea.
Martxoaren 27an
- 12:00 // Pintxo lehiaketa Gizarte Etxean, Korrika laguntzaile eta petoen salmenta, bolo jaurtiketa eta GOL jolasa umeentzat, eta musika eskolako kideen kalejira.
Martxoaren 31n
- 19:30 // Antxo eta Pantxa pailazoen ikuskizuna.
- 21:00 // Elektrotxaranga Orkresta eta pintxo poteoa
- 23:15 // Kilometroetara tokia hartzera
- 23:30 // Korrika!
Apirilaren 1ean
- 14:30 // Korrika Txikia
- 16:30 // Txokolate jana
Apirilaren 10ean
- 09:00 // Autobusa Donostira Zolloko plazatik
Argazkiak: Garazi Abrisketa