Arrankudiaga-Zollo izan da aurtengo Korrikari agur esan dion udalerria Aiaraldean. Bertako herritarrek bost kilometroko ibilbideaz gozatu dute, bi urteko itxaronaldiari ekin aurretik.
Arrazoi asko ditu Arrankudiaga-Zollok 'Harro Herri' izateko, tartean Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera batu izana. Izan ere Aiaraldeko euskararen arnasguneetako bat da udalerria.
Hauek izan dira Arrankudiaga-Zolloko lekuko eramaileak:
- 2089. Km – Arrankudiaga-Zolloko Udala
- 2090. Km – Gaztetxea / Eskubaloi Taldea
- 2091. Km – Arrankudiagako Eskola eta Guraso Elkartea
- 2092. Km – Gizarte Etxea Auzokide Elkartea / Matxinkorta Mendi Kirol Kluba
- 2093. Km – Kamaraka Pilota Elkartea / Javier Escalza Athletic Peña
Gainera, Zolloko herriak eta Matxinkortak Zeberion hartu behar izan dute lekukoa.
Argazkiak: Naia Vallejo Torres, Garazi Abrisketa eta AEK