Arrankudiaga-Zolloko kontsultategia urteko lanegunen erdietan itxita dagoela salatu du alkateak

Aitor Aspuru Saez 2024ko eka. 11a, 19:00

Hiru alkateek agerraldia egin dute gaur. / Geuria.eus

Txutxi Ariznabarreta Arrankudiaga-Zolloko alkateak agerraldia egin du Zeberio eta Zaratamoko udal buruekin batera salatzeko osasun sistemaren zerbitzua gero eta okerragoa dela euren herrietan.

🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa Aiaraldea Komunikabideari hemen sinatuta 👇

www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu

📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.

Gaur eguerdian Txutxi Ariznabarreta Arrankudiaga-Zolloko alkateak Zeberiora jo du prentsaurrekoa eskaintzeko, Ekain Goti herri horretako udal buruarekin eta Alberto Ugarriza Zaratamoko alkatearekin batera. Hirurek salatu dute Osakidetzaren arreta mailak behera egin duela azken urteetan eta, aldi berean, azpimarratu dute Eusko Jaurlaritzak osasungintza publikoa desegiteko bidea hartu duela, euren ustez.

Arrankudiaga-Zolloko kasuan, Ariznabarretak honakoa azaldu du: "Kontsultategian aspalditik egunean bi ordutan besterik artatzen ez bazen ere, jadanik, urteko lanegunen erdietan kontsultategia itxita egoten da eta herritarrak Ugaoko anbulategira edo larrialdi zerbitzuetara joatera behartuta daude".

Honakoa erantsi du alkateak: "Honi guztiari gehitzen badiogu mediku eta erizainek duten lan karga izugarria, zitak hartzeko dauden arazoak eta gero eta epe luzeagoak, eskaintzen zaigun osasun zerbitzuaren kalitatea behera doa egunetik egunera eta egoera jasanezina da".

EH Bilduko udal ordezkariak aipatu du COVID-19 birusaren pandemia izan zela aitzakia zerbitzua murrizteko eta geroztik joera hori indartu dela. Hain zuzen, Ariznabarretak eta beste alkateek iritzi dute Eusko Jaurlaritza Osakidetza desegiten ari dela. Horren aurrean, Aiaraldeko udal buruak honakoa adierazi du: "Herritarrekin batera udalok kalitatezko osasun publikoa aldarrikatzeko ordua da eta gure kontsultategietan mediku eta erizain arreta urte osoan bermatzea eskatzen dugu".

Aiaraldeari dagokionez, ez da hau lehen mailako arretari eta osasungintzari lotutako lehen protesta eta kexa, urtarrilean David Hernandez hil zenetik, mobilizazioak eta agerraldiak areagotu baitira eskualdean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide