Azalera podcasta

“Jende gazteak herrian bertan bizitzeko aukera izatea nahi dugu, migraziora behartu gabe”

Erredakzioa

Etxebizitzaren auzia izan du hizpide Txutxi Ariznabarreta Zuberok Azalera podcastean, baina beste gai batzuk ere jorratu ditu. 

Etxebizitzaren auzia izan zuen mintzagai Txutxi Ariznabarreta Zuberok iragan osteguneko Azalera podcastean. Izan ere, amaituta daude udalerrian sustatutako 12 udal etxebizitza publiko kooperatiboak, eta Gabonetarako aurreikusi dute giltzak entregatzea. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzarekin hitzartutako alokairuzko 10 etxebizitzen eraikuntza datorren urtean hastea aurreikusi du alkateak. 

Esparru horretatik harago, bestelako gaiak ere izan zituen hizpide Ariznabarretak elkarrizketan: idazkari kontu-hartzailearen gabezia kronikoa, Atxetako lokala edota Xarmantaren eraikinaren etorkizuna, besteak beste. 

Bukatzeko, datorren udal hauteskundeetara berriz aurkeztuko den galdetu genion egungo alkateari. Berak erantzun zuen ez dagoela bere esku, EH Bilduren oinarriei dagokiela erabakia hartzea eta bera hor egoten jarraituko duela. Dena den, aurreratu zuen berarentzat "logikoagoa" litzatekeela "jende gazteagoak" hartzea ardurak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide