Arteko Landako jaitsiera, 70.eko hamarkadan sortutako tradizioa

Erredakzioa 2016ko ira. 8a, 08:01

Artziniegako Jaietako ekintza “mugiezinak” dira Arteko Landako bazkaria eta bazkalostean fanfarrea baten laguntzarekin egiten den jaitsiera larunbatean. Bazkaria aspaldidanik egiten da. “Duela 60 urte ere egiten zen”, azaldu du Mateo Lafragua artziniegarrak, “erromeria egiten zen eta gero berbena zegoen herrian”.

Artziniegako Jaietako ekintza “mugiezinak” dira Arteko Landako bazkaria eta bazkalostean fanfarrea baten laguntzarekin egiten den jaitsiera larunbatean. Bazkaria aspaldidanik egiten da. “Duela 60 urte ere egiten zen”, azaldu du Mateo Lafragua artziniegarrak, “erromeria egiten zen eta gero berbena zegoen herrian”.

Fanfarrea batekin jaistearen tradizioa, berriz, ez da horren zaharra, Lafraguaren esanetan. “Hasieran pertsona bakoitza bere kasara jaisten zen herrira landatik, oinez batzuk eta autoz beste batzuk, klaxona jotzen”. 70. hamarkadan izan zen aldaketa: “Jai Batzordeak autoak zelaira sartzea debekatu zuen  lehenbizi, eta handik gutxira atera zen jaitsiera antolatzearen ideia, kalejiran eta musikaz lagundurik. “Hasieran gatazkak egon ziren autoz jaitsi nahi zutenen eta oinez zihoazenen artean”, oroitu du Lafraguak.

"Ura! Ura!"

Urteak aurrera joan ahala, baina, oinezkoen kalejirak lortu du nagusitasuna. Gaur egun ekintza jendetsua da, hainbat koadriletako kideak biltzen dituena. Jendeak aurrerantz eta atzerantz dantzatzen du, fanfarrea ahalik eta gehien luzatzeko asmoarekin, eta askok ‘Ura! Ura!’ oihukatzen diete balkoietan dauden auzokideei, jaien alde bustitzeko prest.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide